Enpresarioaren indartze prozesuan, bere garrantzi sozialaren erreibindikazioan eta eredu asoziatibo parte-hartzaile, independente eta plural batean oinarritzen da Garen-ek bultzatzen duen mugimendu berri hau.

Garen-etik diagnostikoetan eta erabaki-hartzean enpresarien parte-hartzea proposatzen dugu.

Lanaren cultura eta elkarrizketa sozialaren esparruan ondasun sorrera, kultura etiko eta erantzukizun sozial bati bide emanez.

Garen-ek helburu hauek jarraitzen ditu:

  • Euskadiko elementu estrategiko eta gure enpresa egiturako traktore lehia bultzatzea. Produktibitatea, kalitate, irudi, zerbitzu, heziketa, ikerketa, garapena, berrikuntza eta lurralde sozial eremuetan ulertutako lehia. Herriaren lehia osoa sustatzea beharrezkoa da, ez soilik enpresetan eta ehun emankorrean oro har, baizik eta ehun instituzionalean ere.
  • Lehentasunezkoa izango da Garen-entzako, Euskadiko eta bere lurraldeetako erakunde publikoei laguntzea, enpresarien eta enpresen interesei laguntzen dioten akordio puntuak aurkitzeko, eta aldi berean lurraldeari ongi izatea eman iezaiedan. Bide estrategikoak:

a)    Politika fiskala

  • Enpresarientzat eta enpresentzat laguntza politika.
  • Lehia sustatzen eta enpresarien eta enpresen garapena sortzen duen politika fiskal batean Foru Diputazioekin lan egin.
  • Tratu fiskal justo bat bideratu enpresarientzat eta enpresentzat, ondasun-sorrerako bere garrantzi soziala ezagutzen duen adierazpen instituzionalekin bat.
  • Hornidura-politikaren garapena eta kenkari fiskal argi eta bidegabekeria eta enpresen segurtasun-jabezi juridikoa saihesten dituzten politikak bultzatu.
  • Autonomi-Erkidegoaren lurraldeen arteko armonizazio politikak bultzatzea.

b)    Azpiegiturak eta Industri-Lurzorua

  • Azpiegiturak, industri-lurzorua eta garraio-zerbitzuak eta komunikazioak eragin instituzionaleko funtsezko zutabeak eratzen dituzte, eta gakoak dira lehiarako.
  • Azpiegituretan eta komunikazio zerbitzuetan aurreratutako lurraldean apustu eginez, lehia-baldintzak hobetu.
  • Lanera joaterakoan jasaten duten mugikortasun kargen banaketa justu bat eskeini enpresariei eta langileei,  lurraldeen eta eskualdeen arteko konparazioak ezabatuz, inongo herritarrik, langile edo enpresariak lan egitera joateagatik ez dezan ordaindu behar saihestuz.

c)     Kohesio Soziala

  • Kohesio soziala determinatzailea da gure gizartearen funtzionamendu onerako, beraz Garen-etik funtsezkoa dela pentsatzen dugu.
  • Gure lurraldean bizi diren pertsonen kohesioa eta integrazio soziala bultzatu, lurralde bakoitzeko erakundeekin elkarlanean.
  • Bai pertsonak eta bai enpresak bere ingurunearekiko Erantzukizun sozial eta baloreen Konpromezu garrantzia sozializatzea. Enpresen, enpresarien eta langileen ardura eta konpromisoak Euskadiko ekonomiaren aktiborik handiena irudikatzen dute etorkizuna bermatzeko.
  • Elkarrizketa sozialeko eta komunikazio egonkorreko testuingurua lortzea solaskideen artean.
  • Autonomia-Erkidegoaren oreka eta bizi-kalitateari laguntzen dion garapen iraunkorrari laguntzea.
  • Negoziazio kolektibo sektorial eta intersektoriala eta elkarrizketa soziala Euskal Autonomia-Erkidegoaren eremuko elkarrizketa soziala bultzatzea baldintza laboral eta ekonomikoen egituratze elementu bezala, herriko langileetako eta enpresa-kohesio elementuetako lehia errealaren onurako. Horregatik, elkarrizketa soziala eta solaskide sozial eta instituzionalen arteko komunikazio iraunkorra bultzatzea lehentasunezkoa izango da Garen-tzako.
  • Pertsonen eta antolaketen heziketagatik apustu handia egin behar dugu. Enpresekiko pertsonen eta bere ingurune sozialarekiko hauen konpromezua gure Komunitatearen etorkizuneko gakoak dira.
  • Funtsezkoa da berrikuntza-sistemaren ebaluazioa eta bere politika fiskala sakontzea. Berrikuntza funtsezko gakoetako bat da lehiakortasunean.

I+D+i Sistemaren Ebaluazioa

  • I+D+i gastua ez da eztabaida arrazoi orain. Europako zifretan gaude baina hau ez da enpresariak arduratzen dituena. Gastuaren eraginkortasuna garrantzitsuagoa da eta atal honetan gaur egun erabiltzen den modeloak baditu beste alternatibak.
  • Gaurko I+D+i modeloari buruzko gogoeta sakona egin behar da

– Hura sinplifikatzeko

– Enpresak eta bereziki alde batera guztiz utzita dagoen Pyme-a integratzeko.

– Hura elkartzeko

– Ahaleginak eta enpresen emaitzetako inpaktuak hobeto neurtzeko

  • I+D+i gastu hauen kontabilizazio metodoen hobekuntza.
  • Zentro Teknologiko eta Formakuntza Zentro maila ona dago baina enpresetatik urrunduta dagoen Unibertsitatea indartu behar da.
  • Berrikuntza enpresei hurbiltzea baimentzen duen eskualdeak agente bezala bultzatzea.
  • Lehian nahasitako agenteen lankidetza.

I+D+i-aren Politika Fiskala

  • Irizpide fiskaleko bateratzea lehentasunezkoa izango da I+D+i gastuen keinketa-aren gainean.
  • I+D+i-etako gastu kengarrien tratamendu fiskalaren segurtasun-gabezia ezabatu behar da eta oro har zerga-gune osokoa enpresarientzat eta enpresentzat.
  • Berrikuntza-gastuen kengarriaren kontsulten sistema malgua aurkitzea, enpresak ikuskapenaren mende utzi gabe.
  • Segurtasun juridikoa bultzatu I+D+i-aren lorpenen arabera.